top of page

Bazkari herrikoia ezin da falta, 1000 pertsona inguru biltzen dira larunbat eta igande eguerdietan!!

Bazen behin...

Itsasadarreko ura plisti-plasata leun astindu zen hasiera batean..

Ondoren, koloretako zirkulu ttipiek borobil gero eta handiagoak sortuz hasi ziren eta emakume itxurako irribarrea marraztu egin zen ibaiertzean. Koloretako lan-jantzia zeraman, ortzadarra irudikaturiko antifaz batek lagundurik. Barre algaraka, bere ondoan zen gizon itxurako lagunaren zain zegoen, ia elkarren ondoan ziren, eta hark ere luma koloretsuzko antifaza jantzirik zuen. Biek elkarri begiratu zioten eta haien aurpegietan irribarre handi bat marraztu zen.

Herriko jaietako milaka serpentinez osaturiko lagunak ziren, haizeak hara eta hona garraiatu, eta itsasadarrean pausatu zituenak.

Garai batean, Bagatza, Barakaldoko auzoa musikaz, alaitasunaz eta funtsean, bizitzaz, betetzen zen egunotan..baina behin, turutak mututu egin ziren nonbait, eta koloretako argiak itzali egin ziren..hala, serpentinak ez ziren gehiago itsasadarreraino iritsi.

Gero eta serpentina gutxiago zegoela oharturik, serpentina guztiek batzar nagusi bat egin zuten. Jakin bazekiten egun horietan ehunka serpentina Bagatza auzora etortzen zirela haizearen doinuaz batera dantzan; bada, gero eta serpentina gutxiago egotea, gero eta herriko jai gutxiago zegoen seinale zen.

 


 

TITULADA

TITULADA

Beraz, denen artean, serpentina guztiak elkarri atxikitzea, elkarri lotzea, erabaki zuten, bata bestearen ondoan. Halaxe sortu ziren gure bi lagunak, festa eta zoriontasunaren ikur, Bagatzako jaietara hurbilduko ziren gainontzeko serpentinen biziraupena bermatzeko.

Itsasadarraren ertzetik Peruzikin eta Marizikin sortu ziren, koloretako papertxoez, turutaz eta konfetiz jantzirik.

Kasu, lagun! Serpentinak egon ahal izateko beharrezkoak dira kaleak kolorez beteko dituzten aurpegirako margoak egotea!!!

Geroztik, urterik urte, urriak bere bigarren astea duenean serpentina guztiak itsasadarrean elkartu egiten dira Peruzikin eta Marizikin gure lagunak berpizteko. Bagatza auzoa kolorez ziprizinduko dute eta dantza bazter guztietan usaindu ahal izango da..gu guztioi gogoraraziko digute jaiak geure baitan daudela, guk geuk jarraitu behar dugula kaleak kolorez, serpentinaz eta alaitasunaz janzten...

Auzoko jaiak gureak dira, ez beste inorenak. Eta auzoa koloretakoa da, eta ez dago kolorez aldatuko duen pintzel grisik!!

  • Facebook Basic
  • Black Instagram Icon

CC Egileak:Beurk-Bagatzako jai batzordea  .Creado con Wix.com

bottom of page